XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKITURI-DOAIAK DIZDIZ DAGI TERESA DEUNAREN IRAKATSIETAN
(1970'ko iraillaren 27'garrenean, Teresa Ama deunari Eliz-Irakasle titulua emokeran, Paulo VI'garren Aita Santuak egiñiko itzaldia).

Emon dautsagu, edo obeto, onartu dogu Eleizeak Jesus'en Teresa deunari eskiñitako Irakasle (dotora) titulua.

Santa onen izena, aundi ta berezia, agoz esatea bakar-bakarrik, toki onetan eta une onetan atan be, ainbat eta ainbat gogapen biztu-azoten ditu gure gogo barruan; eta lenen-lenen Teresa'ren irudia dakarsku gomutara: geure aurrean daukagu, bai, besterik ez lako emakume lez, lekaime lez, apal eta lau, penitentziz jantzia, inguruan zabaltzen dauala bere giza-bizitasunaren eta gogo-kementasunaren sugarra; orrez gaiñera, Ordena zar argi baten sortzaille ta barriztatzaille lez agertzen yaku, idazle asmotsu ta goitar, arima bizitzaren irakasle, barru-zale bardin bako ta eragille bizkor.

Aundi, bakar, gizatar, zoragarri bai dala irudi au!.

Beste ezer aitatu baiño len, beratzaz, Santa onetzaz jardun gurako geunke, edozein ertzetik begiratuta oso jakingarri yakulako.

Baiña ez egon zuek orren zain: momentu onetan ez dautsuego Jesus'en Teresa nor zan eta zer egin eban esango; ortarako, bada, santuen auzietan ardura dauan gure Eliz-Alkarteak ain arretaz gertautako liburuan batu dauan bibliografi bikotxa, Santa onen bizitza ta edestia, naikoa litzakez, bai orixe!, oneik itz laburpean egokitu nairik lebilken edonor kikildu ta lur-jorik izteko; emakume arrigarri onek, izan be, sartu gura genduken zeatz-eite ta bereizgarri guztietatik gaiñez dagiala dirudi.

Ez, guk ez doguz oraingoz geure begiak or jarri nai; beste au, oraintxe egin dogun au, aditzera emon gura dogu: Eleiz-edestian josita itxi dogun jazoera au,(...).